Oraindik ere ez dakizuenentzat, jakinarazten dizuegu saski polit batzuk zozketagai daudela Herria tabernan, Kaleberri tabernan, Gloria okindegian eta piszinetako Kirol Tabernan. Bai Glorian, zein Kaleberrin dauden saskiak, azaroko azken astean zozketatuko dira. Herria taberna eta Kirol tabernakoak,abenduaren erdialdean. Azken bi hauei bultzadatxo bat eman behar zaie. Sortzen-Ikasbatuaz-i laguntza eman nahi badiozu eta era berean zortea probatu,aukera polita duzu. Jakin ezazu, Sortzenek ere murrizketa gogorrak jasan dituela. Anima zaitez! Denok eukal eskola publikoaren alde!
