
2009ko otsailaren 2an Mendialdea Guraso Elkartearen Batzar Nagusian onartutakoaren arabera, Guraso Elkarteko bazkideoi dagokigu ikasturtean egiten diren jardueren antolatze lanetan parte hartzea.Hori dela eta,
Santa Agata Egunaprestatzea Lehen Hezkuntzako 1. mailako gurasooi dagokigu.Horretarako, bilera bat eginen dugu
urtarrilaren 24an, asteartearekin, arratsaldeko
5’30etan, Kulturguenan.Har ezazu parte zure seme-alabaren heziketan! Bertaratu eta parte hartu!
Zorion etxe hontako denoi
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz,
baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi dugu gogoz.
Santa Ageda bezpera dugu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna.
Santa maitea gaur hartu dugu
gure bideko laguna,
haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako iharduna.