Sortzenen materiala salgai

Sortzen-Ikasbatuazen festarako egiten ari garen lana dela eta, une honetan  Publizitate eta Tonbola Batzordea erronda bat egiten ari da Berriozarko, Buztintxuriko, Artikaberriko, inguruko industrialdeetako eta Iruñeko Alde Zaharreko saltokietan.

Zehazki eskatzen dena hau da: tonbolan zozkatuko diren gauzakiak, Sortzenen aldizkariko publizitatea edota durulaguntza. Kontu honetan Berriozarko edo inguruko saltokia edo enpresa duen edozein gurasok edo ezagunek parte hartzen ahal du.  Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Elena Jimenez-i (tf.: 62556604).

Sortzeneko materialaren hurrengo salmenta saioa Irrien Lagunak-en festan izanen da, otsailaren 4an, larunbatarekin, kiroldegian, ikuskizunaren aurretik eta ondotik.

Otsailaren 8a ezkero, materiala salgai izanen da Arrosalin loradendan (Etxaburua k.,8).

Biziki eskertuko genizueke materiala saltzeko edozein aukera egokiren berri ematea, Berriozartik urrunekoa izanda ere. Horretarako, deitu Bea Martiartu-ri (tf.: 616267227).

Edozein lanetan laguntza eman nahi izanez gero (salmenta, tonbola, propaganda, muntaia, etabar), jarri kontaktuan Guraso Elkartearekin: mendialdeage@gmail.com

Azkenik, Mendialdea Guraso Elkarteak webgune bat sortu du elkartearen informazio orokorrarekin eta bertan Sortzeneko festarako editatu den guztia aurkituko duzue, adibidez, Marearen abestia: mendialdeage.org

ANIMA ZAITEZ EUSKARAZKO ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE PARTE HARTZERA!!!

 

Leave a Reply

Required fields are marked*