Sortzen-Ikasbatuaz, Jaia Aurkezten

Urteroko jaia aurkeztu du Sortzen-Ikasbatuaz taldeak: maiatzaren 20an izango da, igandearekin, Iruñeko Takonera parkean. Historiari begira jarriko dira, Nafarroako konkistaren 500. urteurrena denez gero. Curriculumean gertakari horiek bestela azaltzen direla salatu du taldeak: gaitegiak dio nafarrak hala nahita batu zirela Gaztelara. «Gertaturikoa ezagutzeko eskubidea dutela ikasleek», esan du taldeak.

Haziak hezten du goiburu jaiak, eta Berriozarko eskola ari da antolatzen.

Berria

Leave a Reply

Required fields are marked*