Jakinarazi genizuen bezala, Aste Santua baino lehen, apirilaren 19an, osteguna, 17:30ean, eskolako ospakizun aretoan Euskal Eskola Publikoaren Festa iragarriko duen Sortzen-Ikasbatuaz-en bideo-klipa aurkeztuko da. Grabaketa Berriozar Films Kultural «Lantzeluze» elkarteak egin du eta ongi ematen du.
Horretaz gain, maiatzaren 20an, igandearekin, Sortzeneko festan eginen diren hainbat lanetarako izena emateko epea irekiko dugu. Bidenabar, festa egunaren aurretik eta ondotik egin beharreko muntaketa eta desmuntaketarako lan txandak osatuko ditugu.
- Fitxa batzuk izanen dira libre dituzuen aldiak markatzeko eta 19an bertan edo apirilaren 20an, 23an eta 24an, arratsaldeko 5etatik 8etara, kiroldegian emateko.
- Ikusten duzuenez, oraintxe dator benetako ordua eta seguru gaude berriozartarrok dena emanen dugula. Gainera, zenbat eta jende gehiagok izena eman, orduan eta aukera gehiago izanen dugu lanaz eta festaz gozatzeko.
- Animatu nahi zaituztegu Sortzen-Ikasbatuazen festan parte hartzera festaz eta elkarlanaz, Berriozarren kohesioaz, euskararen bultzadaz eta denontzako euskal eskola publiko ona aldarrikatzeaz gozatzeko.
- Halaber, batzar honetara etortzera animatzen zaituztegu. Seme-alabak ekar ditzakezue. Batzarraren ondoren, otamena izanen da
KALITATEZKO ETA EUSKARAZKO ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE!!!
