Mendialdea, Berriozarko Mendialdea IIko Guraso Elkartea da. Gure helburu nagusia gurasoen ahotsa eskolara eramatea da. Hauexek dira gure idealak:

  • Ikasleen egoera eskola barnean hobetzea: garraioa, jantokia, instalazioak…
  • Balore sozialak sustatzea: errespetua, berdintasuna, elkabizitza…
  • Gure seme-alaben autonomia indartzea, etorkizunean sozietatean bizitzen jakin dezaten
  • Ikastaroak egitea eta gurasoen eskola antolatzea.

Gure seme-alaben hezkuntza, Euskal Herriaren zein Euskal Herriko ohituretan errotua nahi dugu. Zehazkiago errateko, Berriozar eta inguruko herrietako jendearen izaeran. Jarduera aunitz egiten ditugu urtean zehar, Euskara bultzatzeko eta Euskal Kultura sustazeko arlo guztietan, ez eskolan bakarrik. Gainera, saiatzen gara gurasoen komunikazio eta parte-hartzea indartzen jarduera eta ekintza sozial guztietan:

  • Euskarazko jarduera extraeskolarrak, Berriozarko Udaleko Euskara teknikariarekin elkarlanean.
  • Gure kulturaren aldeko ekintzak antolatu eta laguntzea: Korrika, Olentzero, Agate Deuna, Euskararen eguna, Euskararen Astea... eskolako irakasleekin batera.
  • Etengabeko elkarlan eta bilerak irakasleekin, non ideiak eta egitasmoak trukatzen ditugun…
  • Bizitza sano eta arduratsua sustatzea: mendi-irteerak, ohitura osasuntsuak, ikasteko txangoak…