Jantokiko erabilera erregulatzen duten arauak

  1. Higiene eta garbitasuna eguneroko ohiturak bizala hartuko diran jantokian. Hori dela eta, jantokira igo baino lehen, ikasleek derrigorrez eskuak garbituko dituzte.
  2. Jantokia ere euskera erabileraren gune informala dugu. Aipatutako erabilera ziurtatzeko egoerak sortzen saituko da.
  3. Jantokirako sarrera lasaia izanen da, ordenean, ez jantokian ezta pasabideetan zehar ere korrika egin gabe, bultzaka eta ohiuka ibili gabe
  4. Ekartzen dutena gordetzeko (baloiak, kartak…) kutxa batean sartuko dute.
  5. Ikasleak ezinen dira atera jantokitik baimenik gabe. Bazkalordua den bitartean eserita egonen dira eta jaikitzeko begiraleari baimena eskatuko diote.
  6. Ikasleren batek zertxobait beharko balu, eskua altxatuko du. Begiraleari modu egokiaz hitz eginen dio.
  7. Jantokia erabiltzen dutenak beraien ikaskide, irakasle eta jantokiko langilekin begirunez portatuko dira.
  8. Ohitura osasunbarriak bultzatuko dira.
  9. Jaten ikasi ahal izateko ez dugu jantokia. Etxean denetarik jaten ikasi behar da.
  10. Jatera ez ditugu ikasleak behartuko. Gutxi serbituko da eta errepikatzeko ohitura bultzatuko da. Ikaslei jatera eta jaki guztiak dastatzera animatuko zaie.
  11. Ikasleren batek jaten ez badu, gertatukoa familiari jakinaraziko zaio.
  12. Janariarekin jolastea debekatuta dago. Ezin da jantokitik janaririk atera.
  13. Jantokian erabiltzen den materiala; platerak, edalontziak…. ongi tratatuko da.
  14. Mahai guztietan arduradun bat izanen dugu eta astero txandatuko da. Arduradun hauek dituzten ardurek hezkuntzarekiko helburuak edukiko dituzte eta Lehen Hezkuntzatik aurrera indarrean egonen dira. Ardura hauek adinaren arabera zehaztuko dira.
  1. Hona hemen arduradunen betebeharrak:
    1. Ura eta ogia banatu.
    2. Platerak mahai erdian pilatuko dira, janari hondarrak azken platera utziz, begiralen lana errazteko.
    3. Gogoratzea platera garbitzeko erabilitako mahai tresnak dagozkien ontzian utzi behar direla.
    4. Gogoratzea jantokitik ateratzerakoan mahaiak eta aulkiak ongi kokatuta utzi behar direla.

Familiek umeak laguntzea nahi ez badute ohar baten bitartez. jakinazari beharko dute.

  1. Alergia edo intolerantziren bat izanez gero, medikuak egindako dokumentua ekarri beharko da eta jantokirako inskripzio orrian adierazi.

Erlijioarekin lotura duten arrazoiak izanez gero, familiek inskripzio orrian adierazi beharko dute horretarako dagoen laukitxoan.

Ikasle batek portaera desegoki bat izaten badu eta elkarbizitza kontrako jarrera azaltzen badu, hezkuntza neurri hauek hartuko dira.

  1. Jantokiko begirale guztiek beraien taldeko erregistroa kudeatuko dute. Hilabetea bukatzerakoan jantokiko arduradunak erregistroa hartuko du.
  2. Erregistroen irizpideak bateratuko dira.
  3. Hezkuntza neurriak gauzatzerakoan, hurrengoak aringarriak edo larrigarriak moduan hartuko dira.

Hartuko diren hezkuntza neurriak:

  1. Hartuko diren neurriak beti hezigarriak izanen dira eta ikasleen duintasuna errespetatuko dute.
  2. Ikasleari bere portaerari buruz pentsatzen lagunduko zaio
  3. Egokiena den neurria hartu ahal izateko, kasu bakoitzean ikasleak izan dituen portaeraren arrazoiak ulertzen saiatuko gara
  4. Jantokian taldearekin lankidetza.

ARINAK

NEURRIAK eta ONDORIOAK

1 Gaizki eserita egotea, jantokiko antolaketa egokia oztopatuz. – egunean tokiz aldatzea
2 Etengabe lekutik altxatzea – astebetez tokiz aldatzea
3 Janariarekin jolastea edo lurrera botatzea – Garbitzen laguntzea
4 Begiraleei ohiukatzea – Azken ikaslea atera arte bertan geratzea. Berba egin eta egoeraren larritasunaz ohartaraztea.
5 Nork bere tokia zerri eginda ustea – Garbitzen laguntzea
6 Jantokiko tresna eta altzarien erabilera okerra N1: Gurasoei ohar bidez jakinaraztea.N2: Maiz errepikatzen bada dagokion ekarpen ekonomikoa egitea.

 

LARRIAK NEURRIAK eta ONDORIOAK
7 Begirale, arduradunei edo ikaskideei errespetua faltatzea (intsultatzea, jotzea, modu bortitz edo zakarrean eskatzea, …) N1: Gertaera bakoitzaren berri eman gurasoei. Tutorearekin batera, agenda erabiliz.N2: Maiz errepikatzen bada, Bizikidetza Komisiora.* → O: neurri zehatzak aplikatu.
8 Esandakoa betetzeko asmorik ez izatea. N1: Gertaera bakoitzaren berri eman gurasoei. Tutorearekin batera, agenda erabiliz.

 

Falta arinen kasuan:

  1. Eskolako arduradun bat jantokian egonen da. Irakasle bat da jantoki eta tutoren arteko bitartekaria dena, faltak momentu eta egunean bete daitezen.
  2. Nahiz eta norbanako erregistroa izan, gaia tresna moduan taldeka ikasgeletan landuko da.
  3. Egokia ez diren norbanako portaerak errepikatuz gero, jantokiko arduradunak familiari jakinaraziko dio, elkarrekin lantzeko.

Falta larrien kasuan:

  1. Eregistro orrian dauden mugak gaindituz gero, kasua Bizikidetza Batzordera eramanen da.
  2. Bizikidetza Batzordeak hartzeko neurriak banan bana aztertuko ditu eta aipatutako komisioak hartuko diren neurriak zehaztuko ditu.

Bizikidetza Batzordean parte hartzen dute:

  • Eskolako Zuzendaritza
  • Jantokiko arduraduna.
  • Eskolako ordezkaria jantokian.
  • Irakaslegoa

*Bizikidetza Komisioa: Oso momentu puntualak izango dira hauek eta ondorio batzuk izango dituzte. Kasuan-kasu baloratu beharrekoa. Tutorearekin batera gaia bideratu.

  • Erregistro orria:[ moldatu asistentzia orriarena.]

BAZKAL AURREKO ETA ONDORENGO ERREKREOA

  1. Ikasleak patioan jolaserako eremuetan egongo dira, eskola eremutik atera gabe. Irtetzea beharrezkoa denean, familiak idatziz eskatuko dio jantokiko zaintzaileari.
  2. Ikasleek jan ordua baino lehen aterako dute ikasgelatik jantokiko patioan aritzeko
  3. Ikasleak adeitsuak izango dira besteekin: lagunak, kideak, zaintzaileak… Arazoak sortzen badira, zaintzaileari esango zaio.
  4. patioko komunak erabiliko dira eskuak garbitzeko eta gure beharrak egiteko. Komunak ez dira jolaserako edo eztabaidarako lekuak.
  5. Txirrina jotzean ikasleak eskolara sartuko dira ordenan, bultzaka aritu gabe eta oihu egin gabe. Txikienek irakasleari itxoingo diote aterpean.

Leave a Reply

Required fields are marked*