AUTOBUSHOME

Guraso Elkarteak Berriozarko ikasleentzat autobus zerbitzua antolatzen du.

4 geltoki daude: Igerilekuak, Zortziko, Etxaburua eta Caprabo.

Irteera orduak, berriz, hauek dira:

Autobusa 1: 

  • Zortziko   8,40 h.
  • Caprabo   8,45 h.
  • Piscinas   8,48 h.

Autobusa 2: 

  • Etxaburua   8,45 h.

2016-2017 ikasturteko autobús zerbitzuaren kuota hurrengoa izango da:

2 bidaia,                  30€ hilabeteko

4 bidaia                 60€ hilabeteko

Garraio enpresak irailean bi kuota kobratuko ditu, bat hilabetekoa eta bestea fidantza gisa. Kuota hori ikasturte bukaeran erabiliko da azken hilabetekoa ordaintzeko.

2015-2016 ikasturtean autobus zerbitzua erabiliko duten 3 urteko haur hasi berriek, iraila egokitzapen hilea denez, autobus zerbitzuko kostua euro bat izango da (1 euro), eta berau behar ahala erabili izango dute.

Ekainean eta irailean autobusa soilik jantokitik jaisteko erabiltzen duten ikasleen kuota 25 euro izango da.

Haur txikienek txartela eramanen dute bere datuekin: izen-abizenak, telefonoa eta geltokia. Interesa duzuenok ondoko fitxa bete eta mendialdeage@gmail.com helbidera bidali edo Mendialdea Guraso Elkarteak eskolako sarreraren ondoan duen postontzira sartu.

Pasa den ikasturtean eskola autobusa erabili duzuenok ez duzue fitxa berriro egin behar, datuak gordeta baitaude.

Inskripzio fitxa

Leave a Reply

Required fields are marked*