Datorren Otsailaren 4an, Agate Deunaren bezperako ohitura zaharrari jarraituz, Berriozarko kaleetan zehar abestera eta oles egitera aterako gara. Aurten, ez gara goizean aterako arratsaldean baizik.
11:00 tan handienak txikienei abestuko diete eta hauek erroskilak banatuko dizkiete gelan bertan. 15:00 etan denok batera ( Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza) eskola sarreran abestuko dugu.
Ondoren, taldeetan banatuko gara, 4 ibilbide jarraituz:
- Haur Hezkuntza: HHkoak Eskola ondoko etxean abestuko dugu. Gero herri zaharrera joango gara, plazan (Eran) eta parkean abestuz.
- LHko 1go eta 2. Mailak: Goldarazena etxean, Lantzeluzen eta Euskal Herria plazan.
- LH 3 eta 4. Mailak: Doneztebe plazan, Eguzki plazan eta Euskal Herria plazan.
- LH 5 eta 6 mailak: Haur eskolan eta Euskal Herria plazan.
16:00 tan eskolaruntz abiatuko gara.
Oharrak:
· Haurrak zapia eta txapelarekin edo buruko zapiarekin etorriko dira.
· Astean zehar burutuko ditugun entseguetarako makila ekarri behar da.
· Agate Deunan egiten den “puska biltza” denon artean mantendu beharreko ohitura eta mantendu nahi dugun ohitura izanik, eskertuko genizueke ibilbidean zehar egiten ditugun geltokietara hurbiltzea eta zerbait eskaintzea ( intxaur, kakahuete, anakardoak…). Dirurik ez dugu jasoko. Jasotako guztia ikasleen artean banatuko da.
· Urtero bezala herrian abesbatzak aterako dira. Animatu eta parte hartu zuen haurrekin!
Gogorazten dizuegu baita ere, datorren asteazkena otsailak 6an klasea egongo dela arratsaldez, eta aldiz, ostiralean, otsailaren 8an ez dela arratsaldeko saiorik izango. Ihauteriak ospatuko ditugu eskolan.

