Ohar honen bitartez Mendialdea Guraso Elkarteak bazkal aurreko orduan eginen dituen jardueren berri eman nahi dizuegu. Helburua da benetako interesa duten haurrek izena ematea, euskaraz bizitzeko bertze esparru bat eskaintzen duten jolas jarduera formatzaileak baitira.
Eskainitako jardueretako batean bakarrik ematen ahal da izena. Jarduerak astean behin eginen dira “biblioestudio” delakoa izan ezik abendutik maiatzera. Prezioak gutxi gorabeherakoak dira eta zertxobait aldatzen ahal dira ikasle kopuruaren arabera. Interesa duen familiaren batek gastuari aurre egiteko eragozpenak balitu, bere kasua aztertuko genuke.
XAKE eskola: LEHEN HEZKUNTZA
RATIOAK: 10 IKASLE TALDEKO, GUTXIENEZ / 16 IKASLE TALDEKO, GEHIENEZ
ABENDUTIK MAIATZERAKO PREZIOA: 45 €
TXALAPARTA tailerra: HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA
RATIOAK: 8 IKASLE TALDEKO, GUTXIENEZ / 10 IKASLE TALDEKO, GEHIENEZ
ABENDUTIK MAIATZERAKO PREZIOA: 65 €
Bertzalde, etxeko lanak egiteko aukera ere eskainiko da. Helburua da esparru bat ematea eguerdian etxeko lanak egin ahal izateko. Asistentzia ez da derrigorrezkoa izanen eta bertan isilik egon beharko dute kideei zor zaien errespetuagatik. Bakarrik joanen dira etxeko lanak dituztenean edo ikasi nahi dutenean. Asistentzia kontrolatu eta kortxoan erakutsiko da gurasoek horren berri izan dezaten. Bi txanda eginen dira: 12:50etik 13:20ra eta 13:20tik 13:50era.
Ordubete gelditzeko aukera ere izanen da, lekurik egonez gero. Astean bi edo lau egunetan izanen da.
BIBLIOESTUDIO: LEHEN HEZKUNTZAKO 3. mailatik aurrera
RATIOAK: 20 IKASLEKO TALDEA, TXANDA BAKOITZEAN
ASTEAN BI EGUN, ABENDUTIK MAIATZERA: 35 €
ASTEAN LAU EGUN ABENDUTIK MAIATZERA: 65 €
Guraso Elkarteko kide ez direnei 12€ gehiago kobratuko zaie.
[hr]
IZEN-ABIZENAK:
TELEFONOA:
E-MAILA:
MAILA:
JARDUERA:
KONTU KORRONTE OSOA:

