Mendialdea I eta II eskola publikoetan autobus zerbitzua berrezartzeko manifestazioa

AZAROAREN 25ean, IGANDEA Euskal Herria plazatik, 12:00etan

  1. Legea batere aldatu gabe eta Mendialdeak sekula bete ez duen klausula batean oinarrituta, oraingo Nafarroako Gobernuak aldebakarreko erabakia hartu du: eskola garraioa kentzea Mendialdea zentroetan 2012-2013 ikasturtetik aurrera.
  2. Berriozarko Udalbatza gure eskaeraren alde agertzen da.
  3. Nafarroako Arartekoak guri arrazoia eman et Hezkuntza Departamentuari eskola garraio publikoarieusteko gomendioa egiten dio.
  4. Nafarroako Parlamentua ere gure alde agertu da eta Mendialdea I eta II-ko garraio publikoa 2013ko aurrekontuetan kontuan hartzen saiatuko da.
  5. Mendialdea II-ko Eskola Kontseiluak ere gure eskaeraren alde egiten du.
  6. Nafarroako Gobernuak eskola garraioaren kudeaketa publikoa, azken 30 urteetan bezala, bere gain har dezala eskatzen dugu, Mendialdea eskolen kokapena eta baldintzak betikoak baitira.
  7. Gure seme-alabak Berriozarko eskolara autobusez eta dohainik joan ahal izatea eskatzen ari gara.

GUZTIENTZAKO ESKOLA PUBLIKO KALITATEZKO ETA SEGURUAREN ALDE

Leave a Reply

Required fields are marked*