Sarbil mendiak gailur xumea dirudien arren, ibilbide honek ezuste politak ezkutatzen ditu bere baitan. Sarbileko puntatik edozein norabidera begiratzen duzula bista ederrak ikus daitezke. Izan ere, egun argitsuetan Pirinioak zein Iruñerria ikus ditzakezu erraz. Ziritzako ekailerak deituriko bidean gora, gailurrerako ibilbidea bista ederretakoa da eta arriskurik gabeko amildegi baten ertzetik iragaiten da. Putreak izando ditugu lagun ibilbide guztian zehar. Ibilbide hau , hamaiketakoa eta arnas egiteko atsedenak barne, 3 orduan egin daiteke errez.
Altuera: 1.135 m.
Malda: 500 m.
Denbora: 2 ordu eta erdi
Apirilak 22
Ateraldi guztiak Lanteluze plazatik abiatuko dira goizeko 9:30 ean.
ANIMA ZAITEZ!!
